miércoles, 6 de enero de 2010
3.Ataza: Baserria, euskal kulturaren ondarea galbidean
martes, 29 de diciembre de 2009
Alaitasuna, tristura eta garaiko historia biltzen dituen emanaldia

Emanaldi bikaina eskaini zuen joan den larunbatean Aukeran Dantza Konpainiak Villabonako Olaederra kiroldegian. 1937ko apirilaren 27a, Gernikako bonbardaketa, ezin hobeto irudikatzen duen emanaldia da "Gernika: mihise gaineko dantza". Bertako musika adierazgarriak emozioz betetzen du begiak zabal zabalik emanaldia ikusten ari den jendea. Sentimendu guztiak biltzen dira bertan. Ikus-entzuleei begiak malkoz eta azala oilo-ipurdiz bete zitzaien bonbardaketa aurreko sirena hotsak entzutean, eta are gehiago hildakoen izenak esatean. Benetan emanaldi hunkigarria da Aukeran Dantza Konpainiak eskainitakoa. Beraz, aukera izanez gero ez hutsik egin datorren emanaldira.
jueves, 17 de diciembre de 2009
Erriberriko gaztelua
domingo, 29 de noviembre de 2009
Euskarazko irratia, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna
- Irratiaren izena: Txolarre irratia.
- Albistegia: Hitzak Hegan.
- Erredaktorea/hizlaria: Ainhoa Barandiaran
- Atala: komunikabideak.
- Iraupena: 1minutu.
Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet izeneko jardunaldiak ospatu dira Gasteizko Artiumen; guztiak ere Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Jardunaldi hauetan, tokian tokiko informazioa zabaltzeko orduan irratiak duen garrantzia nabarmendu dute. Bertan, Euskal Irratietako Jose Luis Aizpuru, Bilbo Hiria Irratiko Xabier Monasterio eta Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda izan dira hizlari. Iritzi desberdinak izan arren, guztiek goraipatu duten tokiko informazioaren garrantzia. Aipatutako eztabaidaz gain, arratsaldeko bostetan hainbat esparrutako pertsonak bildu dira Artiumen; Irratigintza Internet aroan izeneko World Kafean parte hartzeko. Bertan uhinak errege diren bitartean frekuentzien banaketa hobeto arautu beharko litzatekeela nabarmendu zuten.
miércoles, 25 de noviembre de 2009
Korrontzi eta Oinkari; apustu bikaina!
Korrontzi eta Oinkariren arteko proiektuak aurrera dirau eta emaitza paregabeak jasotzen ari da. Joan den asteburuan Bartzelonako "EH sona" festibalean izan dira. Bertan, taldeak bere folk doinuak jotzeaz gain, oinkari dantza taldearen ordezkaritzan joan ziren lau dantzari paregabek alaitu zuten giroa. Bertako giro bero hartan hainbat ikusleren entzumenak kitzika zitzakeen Bustuntzuri eta Joxek Andreari doinu gozoekin amaitu zuten emanaldia. Taldekideek adierazi dutenez, esperientzia zoragarria bizitzen ari dira bi talde hauek eta proiektu hau egiteaz oso harro daudela esan dute. Hurrengo emanaldia abenduaren 4an eskainiko dute Berrizko (Bizkaia) kultura-etxean. Beraz, ez galdu aukera hau eta gozatu bi talde hauen iaiotasunaz.miércoles, 18 de noviembre de 2009
Beskoitzeko Heskuarari buruzko liburuaren aurkezpena
Albisteagia: hitzak hegan saioa
Erredaktorea: Ainhoa Barandiaran
Atala: Komunikabideak
Iraupena: 18 segundo
Henri Duhau idazleak "Hasian hasi" liburua argitaratu du. Egileak Beskoitze herriko euskalkiaren gaurko ahoskera, deklinabidea eta aditza aztertzen ditu bere lanean. Liburuaren aurkezpena urriaren 16an izango da goizeko 11etan Beskoitzeko herriko etxean, egilea bera izango delarik hizlari.





