
OINKARI 5 kopia
Cargado originalmente por ainhoabarandi
Oinkari dantza taldeak azaroaren 15ean "Aspaldikotik" izeneko emanaldia eskainiko du Ataungo (Gipuzkoa) zineman. Aspaldikotik emanaldia Juan Kruz Igerabidek espreski taldearentzat sortutako ipuinean oinarritua dago. Ipuina sorgin euskaldun batengan oinarritzen da eta euskal dantzak ditu ardatz. Ipuinari ahotsa jarri diona, berriz, Iñaki Beraetxe izan da. Emanaldia gehienbat euskal dantzetan oinarritzen bada ere, tartean Edu Muruamendiaraz koreografoak egindako dantza batzuk ikus daitezke, hala nola, Bok spok, Amaia ezpata dantza, paso a dos...
Ikusgarria da emanaldia, batez ere argi diseinuagatik eta zuzeneko musikagatik. Beraz, aukera izanez gero... aprobetxatu: azaroaren 15ean Ataungo zineman arratsaldeko 18:00etan.
Oinkari, Alurr eta Udaberri dantza taldeak Villabonan
"Bai Euskal Herriari" talde ekimenak azaroaren 28rako dantza erakustaldia prestatu du Amasa-Villabonan. Bertan tolosaldea eskualdeko hiru dantza taldek hartuko dute parte, Alurr, Oinkari eta Udaberri dantza taldeek hain zuzen. Bertan, dantza tradizionalak ikusteaz gain, Edu Muruamendiarazek eta Aiert Beobidek sortutako koreografiak ikusteko aukera izango da.






No hay comentarios:
Publicar un comentario