martes, 3 de noviembre de 2009

Aurkezlerik gustukoena


Asier Odriozola eta Maddalen Iriarte
Cargado originalmente por ainhoabarandi

Jada klasiko bihurtu dira bi aurkezle hauek, Maddalen Iriarte eta Asier Odriozola, ETBn. Denok jakin badakigu izugarrizko esperientzia dutela eta oso aurkezele onak direla. Hala ere, badirudi gaur egungo gizarte honetan, euskaraz ondo hitz egiteagatik edo euskaltzale izateagatik pekatari zarela, ez baita justua bikote honi gertatu zaiona. Hala ere, soka luzea dakar honek eta ez naiz hor sartuko.

Hori alde batera utzita, Asier Odriozolaren hitz jario eta euskara egokia aipatu nahiko nituzke. Izan ere, komunikatzaile onak, ahots egokia izateaz gain, hizkuntza goitik behera menperatu beharra dauka eta Odriozolak horretan ez du inongo arazorik. Hala ere, nire ustez, geihenetan ahotsari garrantzia gehiegi ematen zaio. Ahotsaz gain, espresioak eta entonazioak ere izugarrizko papera jokatzen baitute komunikatzaileon zeresanean.

Aipatutako ezaugarri hauek guztiak kontuan hartuta, aurkezele nahiz esatari on asko dagoela aipatu nahi nuke. Hala nola, euskadi irratian aritzen diren, Joxe Juan Ugalde, Igotz Alkorta, Unai Urreaga, Ander Altuna... asko dira aipatu beharrekoak. Bustitzearren, eta nire aurkezlerik gustukoena zein den esaterako garaian, telebistara joko nuke, eta Asier Odriozola dela esango nuke.

Momentu honetan nire burua zein komunikabide eta zein arlotan kokatzea zaila egiten zait. Irratian lanean ibili naiz eta oso gustura gainera. Hala ere, telebistarako egokiagoa naizela uste dut. Auskalo, azken finean hori denborak esango du eta hala hobe gainera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario