domingo, 29 de noviembre de 2009

Euskarazko irratia, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna


  • Irratiaren izena: Txolarre irratia.

  • Albistegia: Hitzak Hegan.

  • Erredaktorea/hizlaria: Ainhoa Barandiaran

  • Atala: komunikabideak.

  • Iraupena: 1minutu.

Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet izeneko jardunaldiak ospatu dira Gasteizko Artiumen; guztiak ere Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Jardunaldi hauetan, tokian tokiko informazioa zabaltzeko orduan irratiak duen garrantzia nabarmendu dute. Bertan, Euskal Irratietako Jose Luis Aizpuru, Bilbo Hiria Irratiko Xabier Monasterio eta Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda izan dira hizlari. Iritzi desberdinak izan arren, guztiek goraipatu duten tokiko informazioaren garrantzia. Aipatutako eztabaidaz gain, arratsaldeko bostetan hainbat esparrutako pertsonak bildu dira Artiumen; Irratigintza Internet aroan izeneko World Kafean parte hartzeko. Bertan uhinak errege diren bitartean frekuentzien banaketa hobeto arautu beharko litzatekeela nabarmendu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario