Sorkuntza eta tradizioa aztergai Ortzadarren jardunaldietan
Sorkuntza eta tradizioaren arteko harremana aztergai izango da Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Taldeak antolatutako bere XXV. jardunaldietan. Ostegunean eta ostiralean izango dira hitzaldiak Erraldoien txokoa izenekoak. Ohiko hitzaldiez gain dantza sorkuntzarako laborategia ere antolatu dute aurtengoan.
25 urtez antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Taldeak Folklore jardunaldiak. Aurtengoan sorkuntzaren eta tradizioaren harremana izango dute aztergai, ostegun eta ostiral honetarako (azaroak 19 eta 20) antolatutako hitzaldietan. Hona hemen eguneroko egitaraua:
Azaroak 19, osteguna, 19:30etan
Descalzos 72. aretoan
Hainbat aditu izango dira bertan hizlari sorkuntza dantza tradizionalean izango delarik gaia. Hizlariak ondorengoak izango dira:
- Oier Araolaza, antropologo eta dantzaria: anakronikoak, jubilatuak, modistak eta bestelako joko errekreatiboak.
- Pedro Romeo. Dantzaria: Cuatro experiencias personales en la formación de coreografías.
- Jean Claude Iruretagoiena. Dantzaria eta koreografoa: Experiencia de creación durante 20 años desde la dantza tradicional vasca.
Azaroak 20, ostirala, 19:30etan
Descalzos 72. aretoa
- Jon Maia. Dantzaria eta Kukai Dantza Konpainiako zuzendaria: Kukai, zortzi urteko jauzia.
- Antton Luku. Lizeoko irakaslea eta idazlea: Gure dantzan sinesten dugu?
Lehen esan bezala, hitzaldiekin batera dantza sorkuntzarako laborategia ere antolatu du Ortzadar taldeak, Peio Otaño dantza irakasle, koreografo eta musikariaren eskutik. Joan den larunbatean (azaroak 14) izan zuten lehen saioa eta datorren den larunbatean (azaroak 21) egingo dute bigarren eta azkena.






No hay comentarios:
Publicar un comentario