miércoles, 25 de noviembre de 2009

Korrontzi eta Oinkari; apustu bikaina!

Korrontzi eta Oinkariren arteko proiektuak aurrera dirau eta emaitza paregabeak jasotzen ari da. Joan den asteburuan Bartzelonako "EH sona" festibalean izan dira. Bertan, taldeak bere folk doinuak jotzeaz gain, oinkari dantza taldearen ordezkaritzan joan ziren lau dantzari paregabek alaitu zuten giroa. Bertako giro bero hartan hainbat ikusleren entzumenak kitzika zitzakeen Bustuntzuri eta Joxek Andreari doinu gozoekin amaitu zuten emanaldia. Taldekideek adierazi dutenez, esperientzia zoragarria bizitzen ari dira bi talde hauek eta proiektu hau egiteaz oso harro daudela esan dute. Hurrengo emanaldia abenduaren 4an eskainiko dute Berrizko (Bizkaia) kultura-etxean. Beraz, ez galdu aukera hau eta gozatu bi talde hauen iaiotasunaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario